lunes, 13 de diciembre de 2010

EGUBERRI ON



Gabonak hurbil daude, eta jada kale guztiak adornatuta eta argiz beteta. Etxeetan turroia eta polborioak jaten ditugu, eta guztiok espero dugu Gabonetako oporrak laister iristea eta Olentzerok gure opariak zuhaitzaren azpian aurkitzea eta pozik sentitzea. Blog Lagunkideko kideek espero dugu blog hau irakurtzen duzuen guztiok oso ondo pasatzea eta Gabon hauek pilo bat disfrutatzea. Blog lagunkideko kideek espero dugu ere gutxi daukaten pertsonek eta txarto pasatzen ari direnek Eguberri zoriontsuak igarotzea. EGUBERRI ON GUZTIOI!!



Save the children


Safe the children ONG bat da. ONG terminoa organizazio ez gubernamentala esan nahi du. Lehenengo umeetara dedikatutako ONG independientea izan zen, eta gaur egun hogeitabederatzi nazioetan baino gehiagotan dago, Save the Children elkarte internazionala osatzen.
Save the Children Londresen (Inglaterra) osatu zen 1919. urtean, lehenengo gerra mundialan. Lehenengo gerra mundialan Save the Children dirua bilatzen zuen pobreei janaria emateko, denbora hartan pobrezia asko egon baitzen. Bigarren gerra mundialan Espainiako gerra zibilean, euskaldunak errefujiatu zituzten arriskuarengatik. Haiek Erreinu Batuan egon ziren eta gerra bukatu zenean superbibienteak bilatu zituzten.

zer da eguberria?

Eguberria festa bat da. Data horretan jesus jaio zen, portal batean bere familiaz ingurunatuta. Gende gehienari eguberria gustazten zaio.Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solztisioa.
Azken mendeotan, bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukris jaiotza ospatzeko (ez dago batere frogarik garai horretan jaio zenik; baina, antzinako ospakizun pagano handiari, kristau ospakizun handia jartzea zegokion).

Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa da, eta batera; eta ere halaxe izaten jarraitzen du, duela milaka urte bezala. Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitzen gurtza (Eguberriko pinua) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero, Euskal Herrian; Tió de Nadal, Katalunian; Bizar Zuri, Aita Noel edo —izena kristaututa— Santa Klaus, beste hainbat tokitan).

XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtzeraino: munduko gizarte kontsumistenetako erdi eta goi mailetako jendeek, urte sasoi horretan, diru kopuru handiak xahutzen dituzte opariak erosten. Kristauentzat, Eguberria egun handia da, urte sasoi horretako ospakizunaren gailurra, eta amaiera kristau gehienentzat, abenduaren 25ean. Egun horretan, Jesukristoren jaiotza ospatzen dute Erromatar Eliza Katolikoak, Eliza Protestanteak eta Errumaniako Eliza Ortodoxoak. Ekialdetar Eliza Ortodoxoak berriz, urtarrilaren 7an ospatzen du, ez baitzuen gregoriotar egutegia onartu.

Oso ohitura zaharra da munduan zehar umeei Gabonetan opariak ematekoa, bai eta helduen artean ere. Horretarako, klasikoa da misterio giroa sortzea oparien ekarlearen inguruan, eta horren adibide nagusia da mundu mailan hedatu den Santa Clausen irudia, herrialde anglosaxoietan jatorriz sortua eta Frantzian ere jarraitua.

Espainian eta Latinoamerikako herrialde batzuetan Errege Magoak pertsonaia garrantzitsuenak dira zeregin honetan, eta Euskal Herrian azken hamarkada hauetan indarra hartu du Olentzerok.