lunes, 28 de marzo de 2011

Zer egin dezakegu Garizuman?



Azkenengo berrian ikusi duzuten bezala, Garizuma kristautasunaren aldi liturgiko bat da, baina ez da bakarrik data bat, baizik eta gauzak egiteko data bat. Eta aldatzeko data bat, pertsona hobeak izateko egun batzuk, eta hobera aldatzeko. Pertsona batzuk uste dute Garizuma bakarrik dela arraina jateko(kristauen tradizio bat, egun hauetan ezin da haragia jan), baina hori baino askoz gehiago da. Blog lagunkideko kideek espero dugu Garizuma honetan guztiok pertsona hobeak izatea eta hoberako aldatzea!! Ondo pasa ^_^

Zer da Garizuma?


Garizuma (latinez quadragesima, berrogeigarren eguna) kristautasunaren aldi liturgiko bat da. Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa. Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, hautsaren asteazkenean, inauteriak pasatu ondoren. Egun horretan elizkizun berezi bat egiten da, eliztarrei hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egiten zaie bekokian, ondoko esaldietako bat esanez: "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara" edo "Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona". Elizak garizuman hau gogoratzen du: Jesusek, Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela eta han egon zela 40 egunez otoitzean eta barau egiten, deabruaren tentaldiak gaindituz. Horregatik, garai honetan kristauak kristau bizitza zintzoagoa bizi izaten ahalegindu behar dira, otoitza, baraua eta limosna eginez. Garizumaren helburua Aste Santua heltzen denerako bihotz berrituta egotea da.

lunes, 14 de marzo de 2011

Txibatu edo salatu?


Nire ustez txibatzearen eta salatzearen arteko desberdin asko daude. Desberdintasun printzipala da txibatzea pertsonek bere burua inportantea sentitzeko besteei esaten dizkiete beste pertsonek egin dutena. Salatzea da pertsona bat gauza txar bat egiten ari denean bera gelditu al duen beste pertsona bati esatea, hura gelditzeko. Egin behar ez diren gauzak egiten dituzten pertsonek haiek salatzen dituztenei txibatu esaten diete gaizki sentiarazteko.

Nola lagundu bullying ikusten dugunean?


Norbait bullying egiten edo jasotzen ikusten dugunean, lehenengo pausoa hauxe da: salatzea. Slatzea eta txibatzea ez da gauza berdina, beste berrian ikusi duguen bezala. Baina bullying ikusten badugu eta ez dugu ezer esaten, bullying egingo bagenu bezala izango litzateke, eta ez dugu nahi bullying egitea, ezta? Bullying ikusten badugu, salatu behar dugu irakasle bati edo norbaiti, egoera hori gelditzeko eta bullying jasotzen ari den pertsona gehiago ez sufritzeko, eta hobeto sentitzeko.

Cobardes


Ostiral honeta eta aurrekoan klasea filme bat ikusi genuen. "Cobardes" izenekoa. Oso filme berezia zen, ez zen beste batzuk bezalakoa, neska batek mutil bat ezagutzen duela, maitemintzen dira eta betiko pozik bizitzen dira. Ez zen horrelako filme ba, baizik eta benetan gertatu al zen istorio bat, bullying-ari buruz. Oso istorio errealista zen eta benetan gertatu al dena. Filme hau mutil bati buruz da. Ez da oso popularra eta beste mutilek zirikatu egiten diote eta "Zanahoria" deitzen diote, ilegorria delako. Hasiera batean, bakarrik burla batzuk ziren, baina gero mutila jotzen hasi ziren etabere etxera zihoanean bere atzean korrika egiten. Azkenean mutilak ikasten du ez duela irabazten indartsuenak, baizk eta azkarrenak. Lagun bati esaten dio bideo bat grabatzeko mutilak jotzen ari diren bitartean, eta bideoarekin mehatsatzen ditu. Azkenean ikusten da bera oso minduta dagoela eta beste mutil bati bullying egingo diola. Oso pelikula tristea iruditu zitzaidan.

martes, 8 de marzo de 2011

Arantzazuko santutegia


Arantzazuko santutegia Gipuzkoan dagoen santutegi katoliko bat da, Arantzazuko birgina beneratzen dute hemen, Gipuzkoako patroia delako.750 metroko altitude batean kokatzen da, eta begetazio eta mendi ugariz inguratuta dago. 1514. urtetik aurrera, Franciskanoen serbitzu dago, eta XX. mendeko 50.hamarkadan eraiki zuten. Oso santutegi polita da eta Blog Lagunkideen partetik espero dugu santutegi hau bisitatzea.